Elhuyarren #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2020ko mai. 29a, 11:24

Elhuyarrek, Bizilaberen  #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren maiatzeko egutegiari gaur, maiatzak 29, emango dio amaiera, Lorea Argarate Zubia ikertzaile eta musikari bilbotarrari eginiko elkarrizketarekin.

Maiatzean zehar, mota desberdineko 16 erronka eta 4 euskal ikertzaile euskalduni eginiko solasaldiak argitaratu ditu Bizilaberen webgunean.

 

Gaur, argitaratu du azken edukia, eta orain, 2020-2021 ikasturterako Bizilabe tailerrak eta edukiak prestatuko ditu 12-18 urteko gazteentzat, eta, bitartean, orain arte argitaratutako apirileko esperimentuak eta maiatzeko erronkak Bizilaberen webgunean egongo dira, nahi duen orok nahi duenean erabiltzeko moduan.

Helbide hauetan egongo dira erabilgarri:
#NikEtxeanEsperimentuak apirileko esperimentuak, haur eta gazteek bakarrik edo eta familian egiteko esperimentuak. 

-  #NikEtxeanEsperimentuak maiatzeko erronkak, 10-15 urteko neska-mutilek irudimena landu eta neuronak astintzeko.

 

Ikasturte berriarekin batera itzuliko gara Bizilabera.