Maiatzean zehar, mota desberdineko 16 erronka eta 4 euskal ikertzaile euskalduni eginiko solasaldiak argitaratu ditu Bizilaberen webgunean.
Gaur, argitaratu du azken edukia, eta orain, 2020-2021 ikasturterako Bizilabe tailerrak eta edukiak prestatuko ditu 12-18 urteko gazteentzat, eta, bitartean, orain arte argitaratutako apirileko esperimentuak eta maiatzeko erronkak Bizilaberen webgunean egongo dira, nahi duen orok nahi duenean erabiltzeko moduan.
Helbide hauetan egongo dira erabilgarri:
- #NikEtxeanEsperimentuak apirileko esperimentuak, haur eta gazteek bakarrik edo eta familian egiteko esperimentuak.
- #NikEtxeanEsperimentuak maiatzeko erronkak, 10-15 urteko neska-mutilek irudimena landu eta neuronak astintzeko.
Ikasturte berriarekin batera itzuliko gara Bizilabera.