Bilboko Bizilabe ezagutzeko ate irekiak saioak. Zatoz!

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2020ko ira. 10a, 13:07
Zientzia eta teknologia proiektu eta esperimentuak egiteko aukera izango da Bilboko Bizilaberen egoitzan, irailaren 21, 22 eta 23an.
Bilboko gazteentzat ate irekiak saioak izango dira Bilboko Bizilaben, Deustuko Udaltegian (Agirre lehendakaria, 42).

Urtean zehar Bilboko Bizilabek eskaintzen dituen zientzia eta teknologiako tailerrak probatu eta ezagutzeko, hiru saio egingo dira Bilboko Bizilaben, adinaren arabera banatuta:
  • 10-12 urte: irailaren 21ean
  • 13-14 urte: irailaren 22an
  • 15-17 urte: irailaren 23an.
Saio guztiak arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara izango dira.

COVID-19 egoera dela eta aurrez izena ematea derrigorrezkoa da.

Hemen informazio gehiago eta izena emateko FORMULARIOA.