Errondoko Auzo Etxea urtebete auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Errondoko Auzo Etxea 2018ko mai. 2a, 08:26

Kapitalaren zaindariek auzoa akabatu nahi dute. Bankuen eta etengabeko kontsumora bideratutako zerbitzuen bitartez botere burgesa indartuz doa, irabaziak metatuz eta barne-logika desberdinak inposatuz. 

Hala nola, auzoko langileon arteko leia egozentrikoa, harremantzeko lege etikoen galera, frankiziek auzoko komertzioak kanporatzea, auzokideon indibidualizazioa etxetik lantokira doan mugimendu pendularren bitartez... 

Honen aurrean eta kontrabotere gisara jaio zen duela urtebete Errondoko Auzo Etxea, okupazioaren bitartez alternatiba eraikitzeko asmoz!

#EreindakoazitikUztajasotzen 

[2018-04-27] Urtebete auzoan