Auzo mailako asanblada hirigintza planei buruz eztabaidatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Errondoko Auzo Etxea 2018ko aza. 27a, 07:18

San Inazio, Ibarrekolanda eta Elorrieta auzoetako hirigintza planei buruz eztabaidatzeko auzo mailako asanblada antolatu dugu ostegun honetan. Udalak aurrera eraman nahi dituen hirigintza planei buruzko informazioa eman eta auzoko problematiken inguruko iritziak jaso nahi dugu, guztion artean konponbideak bilatzeko.

Bilera ostegun honetan izango da, azaroak 29. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko gara Errondoko Auzo Etxean (Navarro Villoslada 12).

Besteak beste hurrengo gai hauek eta asanbladan zehar ateratzen direnak jorratzeko asmoa dugu: 

  • Aparkalekuak
  • TAO
  • Ibarrekolanda Bideko parkeen eraikuntza
  • SADER enpresak eragiten duen kutsadura
  • Kaleen irisgarritsuna
  • Kanalaren suntsipena
  • Kaleen argiztapena
  • Lebante enparantzan oinezkoentzako guneak hedatzea

Gaia interesatzen bazaizu eta zure iritzia plazaratu nahi baduzu, hurbildu zaitez, gonbidatuta zaude eta!

Info+:

facebook.com/Errondokopiztuz/

twitter.com/Errondokopiztuz

instagram.com/errondoko_auzoetxea/