Etorkintza boluntariotzaren biran

Erabiltzailearen aurpegia Etorkintza Elkargoa 2016ko aza. 18a, 09:46
Espainiako Boluntariotza Plataformak eta Coca-Colak, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasunaren Ministerioarekin elkarlanean, lan solidarioa nabarmentzeko eta sustatzeko musika-ekitaldi bat antolatu dute beste urte batez. Oraingoan, boluntariotzaren bira Bilbo, Madril, Salamanca, Sevilla eta Valentziatik ibiliko da. Espainiako Boluntariotza Plataformak aurton 30 urte betetzen dituela ospatzeko gauzatuko diren sentsibilizazio ekintzen testuinguruan kokatzen dira kontzertu hauek. Etorkintza Elkargoa, boluntariotzaren esparrutik, gaur, azaroak 18, Bilbon egingo den ekitaldira gonbidatu duten elkarteetako bat da. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, El Kanka, Antilopez eta Rafa Ponsen emanaldiez gozatu ahal izango dugu Bilborock Aretoan. Sarrerak ticketearen webgunean erosi daitezke.