Filmak gizartean behin eta berriz gertatzen diren desberdintasun eta injustizia sozialak, etxegabetzeak, bankuen nagusikeria… salatzen ditu umorearekin jolastuz.
Filma ikusi ondoren, filmaren zuzendaria den Patxo Telleriarekin lasai asko hitz egiteko aukera izan genuen, gure galderei adeitasunez erantzun ziolarik eta han bildu ginenon iritziak eta ekarpenak entzun zituelarik.
Pertsona hauen iritziak berezibiko garrantzia izan dute Igelak filmeko taldearentzat, hauetako askok gizarte bazterkeria pairatu izan baitute eta ondorioz, luzemetraian agertzen diren pertsonai edo egoera ezberdinekin identifikatuta sentitu izan direlako.
Gure eskerrik beroenak Igelak-eko taldeari eta Patxo Telleriari filmaz gozatu eta zineforum honetan parte hartzeko aukera eskaini izanagatik eta arratsalde berezi hau gurekin partekatzeagatik.