Jolasa heldutasun faltarekin lotzen duen ideiarik bada inkontziente kolektiboan. Zuk hala uste duzu?
Jolasak funtzio anitz dituen tresna da.
Hasteko, funtzio kognitiboa. Prozesu mentalen garapenean laguntzen gaitu. Sormena garatzeko esparru ezinobea da eta arrazoitzean laguntzen digu.
Bigarren, jokoak badu funtzio fisikoa. Gure gorputzaren gaitasunen garapenean eta kontzientzia hartzean laguntzen gaitu. Adibidez, betidanik “kirola”ren kontzeptua izan dugu, gorputzaren zaintze kontziente horretatik at jolasaren funtzioak helduen munduan arautzen dituen asmakizuna.
Hirugarren, badu funtzio soziala. Txandak errespetatu, arauak kudeatu, elkar lagundu eta gatazkak konpontzeko esparrua da. Gainera, jolasaren bidez hainbat balore transmititzen dira.
Bestetik, funtzio emozionala du barrenetako gora behera guztiei bide emateko. Hala nola, konfidantza lantzen eta frustrazioa aguantatzen ikasteko.
Eta azkenik, nola ez, funtzio ludikoa du, gozatzearena.
Ene gomendioa: hausnartu dezagun haurrentzako zein helduentzako tresna potente honen inguruan, ibil gaitezen olgetan plazan, etxean, eguneroko harremanetan, auzoko jaietan... eta ez gaitezen okertu: hain onuragarria den zerbait zoroarena egitea al da?
Hala bada... gora Mahatserri ero eta zoriontsua!