Horregatik, abenduarekin batera datoz gure kontraesanak: Durangoko Disko eta Liburu Azoka. Euskal kulturaren erakusleiho potentea mende erdian. Azken urteotan berrikuntza handiak plazaratu dira bertan, jendearen parte-hartzea posible den esparruak zabalduz, Ahotsenea eta Saguganbara ezagunak kasu. Hala ere produktuen salerosketan jarraitzen du egoten foko nagusiak. Kapitala duenak stand asko jarriko ditu eta ez duenak ezingo du jarri. Besterik gabe.
Zentzu honetan, Taupaka ekimenaren eredua elkartearen filosofiarekin guztiz bat ez doan arren, argi dago euskal gizarteak itzelezko balioa ematen diola. Beraz, aurten bertan egongo gara gure proposamenak zuei bideratzeko. Taupakako standa bisitatzera animatzen zaituztet. Ez ahaztu hala ere beste hainbat tokitan ikusiko dugula elkar: herri dendetan, eragile sozialen ekimenetan, jaietan, herri eta auzoetan, eta bereziki nola ez, kalean.