Hasteko, jaien eredua aipatuko nuke. Duela hogeita hamar urte "kuadrila" batek martxan jarri zuen proiektu berrizale eta parte-hartzailea: Konpartsak, txosnak… Urte guzti hauetan gorabeherak, desadostasunak eta gatazka egoerak izan badira ere, Bilboko jaiak gero eta finkatuagoak eta indartsuagoak bizi ditugu.
Gustoko ditut Santiago plazako bertsolarien saioak, ondorengo aperitifa, Enkarnazio elizako kontzertuak, su artifizialak, Plaza Barriko gaueko kontzertuak… antzerkiren bat ikustea… Maddi bilobarekin barraketara joatea…
Baina bat aukeratzekotan, urtero, ostegunean, Garaizarko Matsorriak abesbatzarekin burutzen dugun poteo korala aipatuko nuke: eguerdian hasi, lagunarteko bazkaria segidan eta atsedenik gabe eta indarrak irauten duten arteraino abesten jarraitzea.