Aste honetan Inauteriak hasiko dira Bilbon, eta urtero bezala, Gabriel Aresti euskaltegian ere gogoz ospatuko ditugu. Girotzen hasteko, asteazkenean, hilak 26, Mikel Urbeltzek “Inauterietako erritual, dantza eta sinbolo”ei buruzko hitzaldia eskainiko digu, goizeko 8:00etan, eguerdiko 14:30ean eta arratsaldeko 4:30ean, Kafe Antzokian, hobeto uler dezagun nola eta zergatik ospatzen ditugun festa horiek Euskal Herri osoan eta beste hainbat tokitan. Bitartean, hemen duzu Ibaizabal telebistak egindako bideo interesgarri bat jai garrantzitsu horietaz
Segi irakurtzen