Datorren astean zehar ere ez dira faltako intereseko proposamenak gure agendan, euskara gustura eta behar bezala ikasteko, euskaraz gozatzeko. Asteartean, otsailak 18, Zine-txokoan dugu euskal zinemarekiko hileroko hitzordua, oraingo honetan “Agian” film dokumentala ikusteko. Arkaitz Basterrak zuzenduta, New Yorken grabaturiko irudiak biltzen dira dokumentalean, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta Rafa Ruedaren Zaharregia, txikiegia agian ikuskizunaren harira. Rafa Ruedak berak aurkeztuko digu pelikula, esperientzia hartaz hitz egin
Segi irakurtzen