Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna delarik, Gabriel Aresti euskaltegian emakumearen egoeraren inguruko gogoeta egitera gonbidatu nahi ditugu ikasleak zein irakasleak. Horretarako, World Kafea antolatu dugu ostiralean eta larunbatean: martxoaren 7an, goizeko 10:30ean zein 11:30ean Kafe Antzokian, arratsaldeko 5:00etan eta 7:ooetan euskaltegian, eta larunbat eguerdian, 13:00etan, euskaltegian. Lehenik eta behin, “Zergatik Wally?” animazioa ikusiko dugu, non emakumeek bertsolaritzan duten presentziaz hausnartzen duten. Bideo hori abiapuntu izanik, beste arlo batzuk aztertzeari ekingo
Segi irakurtzen