Euskara ikasteko eta gozatzeko programazio interesgarria bezain zabala maiatzean zehar

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2014ko maiatzaren 14a

Ikasturtean pilatutako nekea eta azterketak gorabehera, Gabriel Aresti euskaltegian sekulako kultura programazioa eskaini nahi diegu geure ikasleei maiatzean ere. Bete-bete eginda dugu agenda, mota guztietako aukerez. Hasteko, maiatzaren 14an, asteazkena, Anje Duhaldek egingo digu hileroko bisita, giro ederrean abeseko Lagun Artean Kantari saio irekian, betiko legez iluntzeko 8:00etatik aurrera Kafe Antzokian. Hileroko beste zita finkoa, dantzarekikoa, maiatzaren 21ean izango da, Urbeltzen Dantza Ganbaran. Hori ere 20:00etatik aurrera Kafe Antzokian. Gainera, Segi irakurtzen

Osorik irakurri