Uda honetan ere Bakaikuko barnetegian hainbat lagunek euskara ikasi eta disfrutatu egingo dute. Dagoeneko, asko bertaratu dira ekainean zehar, azterketak prestatzeko asmoz, mintzamena praktikatu nahian… Baina uda aurrera doa, eta orain uztaileko lehen barnetegiaren txanda da. Barnetegiro bezala, ikasleen bizipenak eta kontakizunak barnetegietako blogean irakurri ahalko ditugu. Uztaileko lehen kronika dugu jada, bisita berezi bat kontatzen diguna. Izan ere, Tribuaren Berbak (@TribuarenBerbak) ETB1eko saioko lagunak bertan izan dira aste honetan
Segi irakurtzen