Pack didaktikoaren zozketa ikaragarria!

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2014ko ira. 8a, 12:13
Ikasturte berria gogoz hasteko, zozketa bat jarri dugu martxan. Saria ikaragarria da! Hiruhileko batean zehar bi orduko ikastaro bat, ikastaro horretarako behar diren liburuak, Bakaikuko barnetegian asteburupasa eta hiruhileko jairako edo Kafe Antzokian egingo den euskal ikuskizun baterako sarrera. Erabateko pack didaktikoa! Zozketan parte hartzeko, irailaren 19a, ostirala, baino lehen, matrikulatu beharko zarete, hau da, ordainketa egin eta bulegotik pasa agiria eramatera. Honez gain, gogoratu langabezian zaudetenok %10eko deskontua duzuela Segi irakurtzen

Osorik irakurri