Aurreko asteartean, azaroak 11, eta urtero legez, San Martin ospatu genuen euskaltegian, egun osoan zehar, txorizoa eta sagardoa dastatuz giro ezin hobean. Eta aurten gainera, zozketa berezi batean parte hartzeko aukera eman genien gure ikasleei, goizez zein arratsaldez: Errigora saski itzela, Nafarroa hegoaldeko produktuez osatua. Hurrengo egunean egin genuen zozketa Alba ikaslearen laguntzarekin, eta Karmele Muñoz eta Teresa Garai izan ziren irabazleak. Teresa 1.urratseko ikaslea, eta 8etatik 10etara etortzen da
Segi irakurtzen