Bilboko bertso-udalekuetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 15era arte

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2015ko api. 16a, 17:37
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Zenbat Gara Elkartearen ekimena den Gazteolak elkarlanean berriz ere egingo dituzte 2015ean bertso udaleku irekiak Bilbon, 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Udaleku honen helburu nagusia Bilboko umeengan bertsozaletasuna sustatzea da, euskal kulturaz eta euskaraz gozatzen duten bitartean. Jolasak, kantuak, irteerak, bertsolarien bisitak, igerilekua… Primeran pasatzeko aukera pare bakoa. Ekainaren 22tik 26ra izango dira. Hemen dituzu ordutegiak eta prezioak. Izena emateko epea apirilaren 13tik maiatzaren 15era izango da. Informazio gehiago: Segi irakurtzen

Osorik irakurri