Ostiral honetan Udaberri Jaia ospatuko dugu Algara konpartsarekin

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2015ko mai. 19a, 14:28
Maiatz aldera, Gabriel Aresti euskaltegian Udaberri Jaia ospatzea aspaldiko ohitura dugu. Udako giroa usaintzen hasi eta ezinbestean festan pentsatzeari ekiten diogu, Aste Nagusirako 3 hilabete geratzen baitzaizkigu, eta Algara konpartsaren eskutik izugarri ondo pasatzeko aukera baitugu ikasle eta irakasleok abuzturo. Horregatik, garai honetan Algara konpartsa ezagutarazi eta euskara gurekin ikasten zabiltzaten guztiok Bilboko jaietan parte hartzera gonbidatzeko, egun osoko festa ederra egiten dugu. Ostiral honetan izango da Udaberri Jaia. Euskaltegian elkartu eta Abandon zehar ospatuko dugu, goizeko 7:30ean Segi irakurtzen

Osorik irakurri