Urrian Bilboko merkataritza-establezimenduetako langileentzako euskara ikastaro bereziak hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2015ko uzt. 23a, 12:18
Datorren urrian, Bilboko merkataritza-establezimenduetan lan egiten duten langileei zuzenduta dauden Biribilko ikastaroen edizio berri bat hasiko da. Ikastaro hauetan matrikulatzeko epea irailaren 15etik 30era artekoa izango da. Matrikulazioa bi modutara egin daiteke: euskaltegian bertan ala Biribilkoren webguneko izen-emate formularioa on line betez. Biribilko proiektuak bi ikastaro mota eskaintzen dizkizue Bilboko merkataritza establezimenduetan lan egiten duzuen profesionalei: euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa eta euskara komertziala hobetzeko ikastaroa. Ikastaro hauen inguruko informazio guztia Biribilko webguneko Segi irakurtzen

Osorik irakurri