Gogotsu eta ilusioz beterik ekin diogu 2015-16 ikasturte berriari Gabriel Aresti euskaltegian. Aurten ere, ikastaro-eskaera zabala prestatu dugu euskara eroso, erraz eta disfrutatuz ikas dezazun: ordu 1 eta erdi, 2, 3, 4 eta 5 orduko klaseak, eguneroko ikastaroak edo astean 2 edo 3 egunetan, asteburuetan, autoikaskuntza…; goizeko 7:30etik gaueko 22:00etara doazen ordutegien artean hautatzeko aukera, eta urrats guztiak. Zure helburu eta beharretara egokitutako ikastaroak ditugu; azterketa ofizialak eta hizkuntza eskakizunak prestatzeko
Segi irakurtzen