Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle izateagatik euskara ikasten lagundu ez ezik euskal kultura ezagutu eta gozatzeko aukera ere ematen dizugu. Eta azaroan hainbat izango dira proposatu nahi dizkizugun kultura ekarpenak: dantza, kantagintza, zinema… eta baita jan-edana ere. Hilero bezala, dantzan hasiko gara, Juan Antonio Urbeltzen eskutik, Urbeltzen Dantza Ganbaran. Azaroaren 4an, asteazkena, da hitzordua, iluntzeko 8:00etatik aurrera Kafe Antzokian. Azaroaren 9an, astelehena, Venezuela bertaratzen ekitaldiaren baitan, Kurkuluxetan elkarteko gure lagunek “Dena ez da futbola”
Segi irakurtzen