Mieltxo Monfort Bilbo Hiria irratiko lankidea joan zaigu

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2016ko ots. 25a, 17:56
Zoritxarreko eguna dugu gaur Zenbat Gara elkartean. Gaur goizaldean zendu da Bilbo Hiria irratiko lankide eta lagun Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela. Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko lehenengoetako lizentziatua izanik. Bere ahotsa izan zen bere lan tresna, bikoizketa eta lokuzio lanetan hasi baitzen, hasieran K2000 estudioan eta, ondoren, 1997tik hona, Bilbo Hiria irratian. Berari erabat lotua izan da gure irratiaren ibilbidea, Segi irakurtzen

Osorik irakurri