Hainbat gobernu erakundek dirulaguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Aurten Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailak Euskara Eskura Txartela ekinbidea jarri du martxan. Euskara Eskura Txartela euskara ikasten duten eta 2015-2016 ikasturtean A1, A2 edo B1 euskara-mailetako bat gainditu duten bizkaitarren eskura dezakete; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. 2016ko uztailaren 1etik 22ra bitartean eskatu beharko du txartela ikasleak, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webgunean. Irailetik aurrera lortu ahalko du. www.bizkaia.eus/euskaratxartela webgunean adieraziko da
Segi irakurtzen