Gabriel Aresti euskaltegiak mintzamena lantzeko eta ondo pasatzeko aukera ematen dizu urte osoan zehar Bakaikuko etxean, asteburuetako egonaldi berezietan. Ostiral gauetik igande arratsaldera arte, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek zein kanpokoek euskara modu naturalean egiten dute, klaserik gabe, baina hainbat jardueraren bidez, naturaz gozatuz eta euskal kultura hobeto ezagutuz. Bakaikuko etxea era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen XIX. mendeko baserri ederra da eta Nafarroako Sakanan dago kokatuta, Aralar eta Urbasa artean.
Segi irakurtzen