Dantzak, kantagintza eta San Martin, azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2016ko aza. 10a, 09:54
Euskara ahalik eta ondoen ikasteko, Gabriel Aresti euskaltegian aspalditik dakigu zein garrantzitsua den hizkuntza klasetik ateratzea, hau da, gustuko jarduerak ikasi, egin eta gozatu bitartean aritzea euskaraz, era naturalean. Badakigu, halaber, egiten ditugun jarduera horiei esker euskal kultura ezagutu eta maitatzen ikas dezakegula. Horregatik, ohiko eskolez gain, hilero-hilero kultura ekarpenak eta proposamen ludikoak eskainiko dizkizugu. Azaroari hasiera emateko, San Martin ospatuko dugu, Algara konpartsaren eskutik, ostiral honetan, azaroak 11. Antzinako Segi irakurtzen

Osorik irakurri