Martxoko agendan, hitzaldiak, Kafe Solasak, dokumentalak, kantagintza eta dantza

Inaute Jai itzelaren ostean, martxoko agenda kultura ekarpenez mukuru dator. Denetik izango dugu datozen asteetan, euskara ikasten eta gozatzen jarrai dezazun. Hasteko, aspalditik itxaroten genuen bisita: Xamar martxoaren 7an, asteartea, izango dugu “Etxea” liburu berria aurkezten. Kontzeptua osotasunean azterturik, ekonomian, kulturan, gure herriaren idiosinkrasian eragin handia du etxeak, egituratu baitu gure izaera. Garraldar ikertzaileak xehe aztertu du euskal etxea liburu honetan eta modu ulergarrian eta dinamikoan kontatzera etorriko zaigu. Arratsaldeko Segi irakurtzen

Osorik irakurri