Maiatzean zehar ere zuen intereseko proposamenak eskani nahi dizkizuegu ohiko eskolez gain, euskara hobeto ikasten laguntzeko. Lehenik eta behin, mintzamena lantzeko, ahozko azterketa prestatzeko eta azken batean, euskaraz era naturalean eta gozatuz egiteko, maiatzaren 17an, asteazkena, Kafe Solasak saioan elkartuko gara berriz ere, goizez zein arratsaldez. Egun horretan bertan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urbeltzen Dantza Ganbaran dugu hitzordua, Juan Antonio Urbeltzen eskutik dantzan egiteko saio irekian, Kafe Antzokian. Segi irakurtzen