Uda ekainean hasten da Gabriel Aresti euskaltegian

Ekainean sartuko gara laster, eta horrekin batera, uda hasiko da Gabriel Aresti euskaltegian. Askorentzat ikasturtearen azken txanpa bada ere, beste hainbatek euskara ikasten hastea erabakitzen dute garai honetan; edo aspaldian ikasitakoa berreskuratzeko aprobetxatzen dute, denbora gehiago izanik, oporrak baliatuta, erritmo lasaiagoan egin nahian; edo azterketa ofizialak prestatu nahi dute. Horregatik, eskaintza zabala prestatu dugu ekainaren 1etik hasita eta irailera arte, Bilbo erdian zein Bakaikun (Nafarroa) euskara ikasteko eta gozatzeko. Bakaikuko barnetegiez gain, Bilbon Segi irakurtzen

Osorik irakurri