‘Euskara ikasiz, mundu bat irabazi’ goiburua da irailaren 29ra arte indarrean egongo den aurtengo euskaltegien matrikulazio kanpainaren mezu nagusia. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak kanpaina berri honen eta hastear dagoen ikasturtearen nondik norakoak aurkeztu ditu gaur, Bilboko Kafe Antzokian. Adierazi duenez, “euskara ikasteko pausoa ematen duenari parez pare zabaltzen zaizkio mundu berri baten ateak”. Sailburuarekin batera, Eusko Jaurlaritzako, HABEko eta beste erakundetako ordezkariak ere izan dira,
Segi irakurtzen