“Hozkailua” antzezlana apirilaren 18an Kafe Antzokian

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate, zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten, ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa aurkeztuko digute Huts Teatroak eta ArteDramak. Manex Fuchsek zuzenduta, Ander Lipus eta Patricia Urrutia ikusiko ditugu oholtza gainean Unai Iturriagaren testua jokatzen asteazken honetan, Segi irakurtzen

Osorik irakurri