Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du gaur Bilboko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2020ko ekainaren 12a

Dirulaguntza hauek gurasoek, haur eta gazteen aisialdiko eta kiroletako begiraleek eta deialdian adierazitako diru-sarreren kopurua gainditzen ez duten familietako kideek jaso ditzakete, eta uztailaren 9ra arte eskatzeko aukera izango dute. Ezinbestekoa da horrez gain Bilbon erroldatuta egotea eta 2019-2020 ikasturtean euskara ikastaroak jaso izana. Informazio guztia, hemen: https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/diru-laguntzak/ Argazkia: www.bilbao.eus

Osorik irakurri