Gaur ireki da HABEren azterketak 2020ko bigarren deialdian egiteko matrikula-epea

Gaurtik eta irailaren 15era arte zabalik dago HABEren azterketak bigarren deialdian, bai euskaltegiko ikasleentzako deialdian bai deialdi irekian, egiteko matrikulazio-epea. 

Euskaltegiko ikasleentzako probei dagokienez, B2 eta C1 mailetako idazmen-probak irailaren 30ean izango dira. C2ko idazmen-proba, berriz, irailaren 29an. Mintzamen-probak abenduan izango dira. Lehen deialdian idazmen-proba gainditu ez duen azterketariari, entzumen- eta irakurmen-probetako emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak egin beharko ditu bigarren deialdian. Deialdi honetan parte hartzen duen azterketariak ezin du deialdi irekian ere matrikula egin, ezta beste maila batean izanda ere. Deialdi irekiaren kasuan, B1, B2, C1 eta C2 mailetako irakurmen- eta idazmen-probak irailaren 28-19 egunetan izango direla aurreikusten da.