Izan ere, elkarren artean oso hurbil dauden Rekalde Aretoan eta Carreras Mugica galerian erakusketa interesgarriak topa ditzakegu urte amaiera honetan. Rekalde Aretoan urtarrilaren 14ra arte bi erakusketa daude: En este lugar, 138 veces Ixone Sadabarena eta Ze morena zauden/Qué morena estás Damaris Panena. Lehenengo honetan artistak argazki eta instalazioen bitartez egiten duena zera da: aztarnategi anarkeologiko bat lurpetik atera; Ixonek berak idatzi duen moduan. Bigarrenean, aldiz, Damarisen urtebeteko lanaren emaitza diren margolan batzuk eta eskultura bat topa ditzakegu.
Carreras Mugica galerian beste bi artisten lanak daude erakusgai abenduaren 9ra arte: Manu Urangaren Billabong eta Angel Badosen Mugako bi aldeetarako/Para ambos lados de la frontera; eskulturaz beteriko gela bat osatzen duena.
Honez gain, gogoratu abenduaren 16an, larunbatean, Gau Irekiaren VI. edizioa izango dela. Gau Irekia San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetan egiten den gizarte eta kultura festa da, zeinen helburua eragile sozial eta kulturalez betetako auzo hauetako energia elkarbanatzea den.
Beraz, mugitu zaitez eta ez iezaiozu utzi hotz honi barruraino sartzen!