Umeen jolas parkea pelikulako protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Gaztelumendi 2015ko abe. 9a, 09:58

Irudia: Barton Films

Yoko eta lagunak filma estreinatu berri da zinema aretoetan. Parkea da kokaleku nagusia eta bertako estatua bat protagonista nagusia.

Une batez pentsa ezazu Vik umea eta gurasoak hiri berri batera iritsi direla, aita maiz aldatzen dute lanez eta ora­ingoan beste hiri bat ezagu­tu beharko du umeak.

Horrela hasten da Yoko eta lagunak pelikula. Eta etxe­ko leihotik parke eder bat ikusten da. Parkea bera bilakatuko da marrazki bizi­dunetako kokaleku nagusia, eta bertako estatua bat pro­tagonista nagusia, umeekin jolasten duelako.

Orain imajinatu dezagun gure inguruko parke bat. San Pedro plazan edo Bo­tikazarrean, adibidez. Edo beste edozein. Umeen jo­lasleku. Guraso askoren to­pagune. Bizitzako ziklo ga­rrantzitsua betetzen dute, dudarik gabe. Hemen eta han. Mundu osoan.

Film honetako arduradu­nek munduko parke asko bisitatu dituzte lana egite­rakoan. Eta parke bizi bat islatu dute marrazkietan. Bizi-bizia, alaia, koloretsua eta jolasgarria. Hori delako, izan, parke baten funtsa, umeek ondo pasatzeko le­kua izan behar du. Beraien neurrira eta irudimenak sortzen duen guztia leku-tzeko modukoa. Euskal He­rriko ekoiztetxe batek sortu du filma, nazioarteko beste talde oparo batekin bate­ra. Somugak nazioarteko proiekzioa izango duen lana burutu du. Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere ikusteko aukera izango dute umeek. Gurean behintzat, euskaraz ikusteko aukera dago.

Vik umeak, Oto eta Mai ezagutuko ditu parkean. Beraiekin jolasean hasiko da. Eta hirurek lagun berria egingo dute: Yoko. Berez, parkeko estatua bat da. Bai­na amets egiten dakitenek Yokorekin jolasteko aukera izango dute, eta zelan gai­nera. Irudimenari gorazarre egiten dio Yokok, eta adin guztietako umeak jarriko ditu jolasean, helduentzat ikusezina den arren.

Jolasaren gorazarrea da fil­ma. Eta jolas berriak eta errazak planteatuko dizkio ikusleari. Jolas parkeen al­darrikapena ere bada. Eta gogoetarako beta ematen du aldi berean. Eta zinema­ra hurbiltzen diren neska-mutikoei koloretako koader­noa eskaini diete sarreran. Umeek margo dezaten, ma­rraztu, moztu, irakurri… eta jolas berriak planteatzen ditu berarekin. Ez da mar­keting produktu hotz eta salgarria, jolaserako propo­samena baizik. Ez da gutxi.

Parkea ixteko ordua da. Guraso okupatuek nork be­rean jarraitzen dute. Lanari buruz, telefonoari begira, jolasik gabeko bizitzan es­tresatuta. Eta beste hiri batera joateko prest ia-ia. Jolasak, eta umeen sola­sak gauzak beste era batera begiratzen lagunduko digu ordea. Filma euskaraz ikusi edo kalera olgetan joatea, bi aukera dira. Biak onak. Biak behar-beharrezkoak.

 

yokoetalagunak.com