Galtzagorri, La Posada de los Abrazos Besarkatuz eta Gaztaroa-Sartu elkarteek bultzatutako ekimen honen bitartez, Bilbon eta bereziki gure auzoetan, ekipamendu mota hauen beharra plazaratu nahi da, zonalde hauetan gizarte-bazterketan murgiltzeko arriskuan dagoen emakume kopuru esanguratsua eta kulturartekotasuna ezaugarri berezituak ditugulako. Hala, gonbitea luzatu nahi diegu herritarrei zelako Emakumeen Etxea nahi duten eztabaidatzera hurbiltzea.
Galtzagorri, San Frantziskoko Emakumeen Taldeak Hegoaldean emakumezkoen etxeetako errealitatea ezagutzeko eta esperientzien elkartrukatzeko jaurnaldi batzuk antolatu ditu. Horretarako, La Posada de los Abrazos eta Gaztaroa-Sarturen laguntza du GITE-IPESen aholkularitza eta kudeadeta lanarekin batera. Jardunaldi hauetan ere San Frantziskorako auzo ekipamenduaren egitasmoa aurkeztuko dugu. Bertan, Bilbo Zaharra barrutian errekurtso, egitasmo eta programak bultzatu eta bilduko dira emakumezko eta gizonezkoen benetako berdintasuna lortzeko. Jaurnaldiek iraungo duten bi egunetan zehar, bertaratuko direnen parte hartzea erraztuko da, horregatik hizlarien eskuhartzea eta gero, solasaldiari tartea irekiko diogu. Helburu horrekin, behin hizlariek bukatu ondoren, parte hartzaileak eztabaidaren gaia aztertzeko talde txikietan banatuko dira.
Jarraian jardunaldien programa duzu. Jardunaldietan izena eman nahi izanez gero idatzi emakumeenetxea@gite-ipes.org helbidera edo hemen klikatu eta bete inprimakia ekainaren 6a baino lehen.