Helduentzako doako euskara klaseak dira Gau Eskolak. Euskara klase hauetan estrategia funtzional komunikatiboa oinarritzat hartzen da, ikasleen perfilera eta beharretara egokituz. Izan ere, helburua ikasleak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea da, modu erraz eta dinamiko batean, ikaskuntza prozesu malguak erabiliz eta ekimen ezberdinak antolatuz.
Hamalau urte daramatzagu euskara herritarren artean zabaltzen, eta euskararen bidez, auzoa egiten. Oso ibilbide oparoa izan dugu azken hamarkadan eta azken urteotan, biderkatu egin da Gau Eskoletara heldu den herritar kopurua. Gainera, gure metodologia aztergai izan da aurten UPV-EHUko Gizarte Hezkuntzako departamenduan. Hainbat ikasle Gau Eskoletan praktikak egiten aritu dira "Gizarte eta Hezkuntzarako esku hartzea pertsona helduekin, adinekoekin eta menpekoekin" ikasgaiaren baitan.
Gaur izango da San Frantziskoko Gau Eskolaren aurkezpena eta matrikula eta astelehenean, hilak 17, Uribarrikoa: