uriola.eus

'Zer jan?' eta 'nola erosi?' galderei erantzuteko jardunaldiak gaurtik ostegunera

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Elikaduraren gaineko jardunaldiak antolatu dituzte GITE-IPES eta Labore erakundeek, ARGIA eta URIOLAren laguntzarekin, Bilbon gaurtik, urriaren 24tik 27ra, 'Zer jan, eta nola erosi? Elikadura Burujabetza Helburu' izenburupean. Antolatzaileen helburua "elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzea eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabidea" izatea da. 

Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, eta Bilbon zehatzago, gogoetarako marko bat eskaintzea dugu xede: gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Teorian sakontzeko, eta baita praktikaren bitartez erantzun posibleak atera nahiko genituzke, aurkezturiko mahai-inguru hauekin.  

Gaiak gaurkotasuna eta garrantzia badu, hori agerikoa da. Hainbat norbanako eta eragile murgilduak daudela ikustea baino ez dago horretaz jabetzeko. Gure partetik, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahiko genuke ekimen honen bidez.

Jardunaldietan parte hartzeko ez da izenik eman behar. Saioetako sarrera guztiz librea da. 

Jardunaldien egitaraua 

Urriaren 24an (astelehena), 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian

Izenburua: 'Elikadura negozioa ala denon eskubidea?'

- Paul Nicholson (Vía Campesina-EHNE Bizkaia)

- David Garnatxo (Landare)

- Aurkezle-moderatzailea: Aida Fernandez (LABORE)


Urriaren 25ean (asteartea), 19:00etan, Karmelon-Santutxu

Izenburua: 'Alternatibak eraikitzea posiblea da?'

- Jose Manuel Sanchez Gordillo (Marinaledako alkatea)

- Jakoba Errekondo (Bizi Baratzea, Agro-ekologian aditua)

- Aurkezle-moderatzailea: Unai Brea (ARGIAko kazetaria)

 

Urriaren 26an (asteazkena), 19:00etan, Deustuko Gazte Lokalean

Izenburua: 'Burujabetza ekonomikoa, soberania politikoaren oinarri'

- Esti Besa (Arabar Errioxa ardoa)

- Jon Legorburu (Labore Oarsoaldea)

- Aurkezle-moderatzailea: Haizea Egiguren (LABOREko kidea)


Urriaren 27an (osteguna), 19:00etan, Ekoetxean (Pelota kalea 5, Zazpi Kaleak)

Izenburua: 'Urratsez urrats, Euskal Herria elikadura burujabetzaren bidean'

- Sonia Ingunza (EHNE eta Etxaldeetako Emakumeak-eko kidea)

- Michel Berhokoirigoin (EHko Laborantza Ganbara)

- Aurkezle-moderatzailea: Alaitz Ajuriagerra (Kidekoopeko kidea) 

Bukaera emateko produktuen dastaketa: ardoa, gazta, produktu ekologikoak borondatearen truke.

 

gite-ipes.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa