Galtzagorri, La Posada de los Abrazos Besarkatuz eta Gaztaroa-Sartu elkarteek bultzatutako ekimenaren bitartez, GITE-IPESen aholkularitza eta kudeadetarekin, Bilbon ekipamendu mota hauen beharra plazaratu dute, zonalde hauetan gizarte-bazterketan murgiltzeko arriskuan dagoen emakume kopuru esanguratsua eta kulturartekotasuna ezaugarri bereizgarritzat definituz.
Jardunaldietan San Frantziskorako auzo ekipamendua egitasmoa aurkeztu dute. Bertatik Bilbo Zaharra barrutian errekurtso, egitasmo eta programak bultzatu eta bilduko dira emakumezko eta gizonezkoen benetako berdintasuna lortzeko.