Intereseko gai hainbaten gainean, Ipesen sorrera garaitik eta gaur egunera bitarteko bilakaera aztertu nahi dugu, egungo unean jarriaz arreta, sasoi sasoiko jantziak josi ditzagun. Hiru ziztadatan josi dituzte, ziztada bakoitza galdera batekin lotuz, hilean ziztada bana, beharrezko lanketa eskainiz Bilbon ospatuko duten saio bakoitzari:
1go ZIZTADA: Paradigma aldaketa ezker mugimenduetan?
Urtean zehar askotan entzun dutenez 1968ko garaiek berebiziko garrantzia izan duten mugimendu ezkertiarretan eta esperientzia insurrekzionalak biderkatu egin ziren han-hemenka. Esperientzia horiek bilakaera ezberdinak izan dituzte eta ia denak bertan behera dira egun. Aldi berean, ezkerrean ematen ari diren artikulazio berriak, informatzeko eta komunikatzeko era berriak, militantziaren gaineko gogoetak,… hizpide dira maiz eragile eta mugimendu ezkertiar ezberdinetan. Guzti honen gainean, ezkerraren eboluzio hurbilaz hausnartu dute lehen ziztada honetan. Horretarako, saio hauek antolatu dituzte:
- Irailaren 20an, ostegunez, 19:00retan Saio irekia
La Bolsako (Pelota K. 10) Areto Nagusian,
ITALIAKO MATXINADA 70-80 (Brigada Gorrien esperientzia)
Barbara Balzerani Brigada Gorrietako militante historikoa
Silvia de Bernardinis Brigada Gorrien ikertzaile italiarra
- Irailaren 22an, larunbatez, saio nagusia
Boluntako Areto Nagusian (Zabalbide K. 1)
- 9:30 ate irekiera eta harrera
- 9:45-11:30 68A ETA GU:
Pako Letamendiaksarrera hitzaldi bat eskainiko du, Itziar Aizpurua eta Joseba Marinak kritikatu eta osatuko dutena, publikora gero eztabaiada zabaltzeko.
- 11:30-12:00 Atsedena
- 12:00-14:00 ARTIKULAZIO BERRIAK EZKER MUGIMENDUETAN?
Lau begirada mahai inguruan: sindikalgintza, feminismoa, ekonomia sozial eraldatzailea eta gazteria.
- Arratsaldean: kafearen inguruan eztabaida irekiakemango dira goizean identifikaturiko gakoen inguruan. Azkenik, matrikula egindakoan, hautaturiko material interesgarriak helaraziko zaizkizu saioaren aurretik gaian sakontzeko aukera emanez.
2. ZIZTADA/ urriak 20 / Europar Batasuna, haustura ala erreforma?
Jakina da Europar Batasuna ez dela begikoa den Erakunde bat, eta bere sorrera eta garapena sistema kapitalistari hertsiki lotzen zaiola ere ez zaio inori eskapatzen. Dena dela, gero eta gatazka gehiagoren erdigunean kokatzen da europaren etorkizun politikoa nondik-norakoa izan beharko litzatekeen. Izan burujabetza prozesuetan diren estaturik gabeko nazioen ikuspegitik, izan ezkerreko mugimendu anitzetatik, bai eta posizio neo-faxistetatik, Europar Batasunaren haustura edo erreforma galdera gero eta arruntagoa da. Hausteskundeak eurak ate-joka izanik, europako ezker mugimenduen eta estaturik gabeko nazioen burujabetza indarren posizioak ezagutzea nahiko lukete.
3. ZIZTADA/ azaroak 17 / Euskal Herriko prozesu konstituziogilea(k)?
Estaturik gabeko nazioen burujabetza prozesuak bizi-bizi diren honetan, Euskal Herrian ari dira prozesu ezberdinak pentsatzen eta aurrera eramaten. Badira akademiatik hausnartzen eta ezbaian ari direnak, eremu politikotik dihardutenak, baita sozioekonomiaren antolaketa beratik ere, edota esparru soziopolitikotik, sozial eta nazionalki kohesionatzen gaituzten ariketak ematen ari dira. Euskal Herriko prozesu konstituziogileen gaineko ikuspegiak ezagutzea eta berauek elkar elkarrizketan jartzea nahiko lukete azken saio honetan.