Azaroaren 1a, Beganismoaren Mundu Eguna izaki, Pintxo Beganoaren II. Jaia ospatu zuten hainbat herritarrek Somera kalean, Piztiak Konpartsa Animalista eta Gora Somera Kultur Elkartearen eskutik.
Jendearen bozkak erabaki zuen pintxo beganorik onena: Tirauki tabernako Nori Maki desestructurado izenekoa. Pepinoa, mangoa, nori alga, aguakatea eta soja begiekin prestatutakoa.