Ehuntze egun jendetsua Deustun

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago DEUSTU 2015ko eka. 8a, 08:00

Hainbat lagun hurbildu ziren atzo, igandean, ekainak 7, Deustuko Sancho Azpeitia plazara (La Zona). Bertan, ekainaren 21eko Gure Esku Dago dinamikaren hitzordura begira, ohialak josten ibili ginen. 

Dagoeneko 39 ohial josi ditugu Deustun, ekainaren 21ean Bilboko Zubiak elkarren artean lotzekoeta. Baina oraindik lana dugu aurretik erronka hori lortu ahal izateko eta egun berean, San mames betetzeko.

San Mameserajo sarrerak

Ekainaren 16ra bitartean, ekainaren 21eko San Mameseko hitzordurako sarrerak salgai egongo dira deustuko hainbat gunetan:

- Biok Kioskoan (Blas de Otero 39)

- Izargi Bidaiak (Madariaga 25)

- Erribera Tabernan

- Edo; gureeskudagodeustu@gmail.com bidez eskatuz.

Sarreren dirua eguneko gastuei aurre egiteko erabiliko denez bono laguntza bat da. Joan ezin duenak beraz, ekimena laguntzeko eros dezake.

Erosi berehala! Sarrera mugatua da eta.

Erabakitze eskubidea gauzatzeko guztion ahalegina ezinbestekoa da! San Mames leporaino bete dezagun!

ZABALDU MEZUA