Aurreko urteetan zenbait herritan herri kontsultak bideratu ondoren, hain zuzen ere, Etxarri-Aranatzen eta Arrankudiagan, 2016an beste hainbat ere egingo dira:
- Goierri (22 herri, 70.000 biztanle)
- Hernani
- Dima
- Ispaster
- …eta abar
Herri kontsulta horiek "bideratzea eta bidelagun izatea" da Gure Esku Dagoren helburuetako bat, eta xede hori "txukun lortzeko" dinamikaren egitekoa, jarduera, antolamendua eta finantzamendua nahi ditu zehaztu 'Eskura' prozesuak.
Eskura Hausnarketaren metodologia eta kronogramaren laburpena.
Eztabaida abiatu eta gidatzeko dokumentua: 8 orritan GEDn egitekoa, jarduera, antolamendua eta finantzamenduaren inguruko proposamenak jasotzen ditu.
Txosten osagarria: herri galdeketen protokoloa, euskaraz eta gaztelaniaz.
Eskura prozesuaren arloak
Egitekoa: oinarriak eta helburuak.
Jarduera: ekintza plana, prozedura eta estiloa.
Antolamendua: egitura juridikoa, ordezkaria eta betearazlea.
Finantzamendua: dinamikaren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzea xede.
'Eskura' GED dinamikaren "zoru komuna" jorratzen du, hau da, "edozein euskal herritar demokratak onar lezakeen planteamendua, edozein dela ere bere pentsamoldea. Horregatik, hitzak eta esaldiak apropos dira leunak, ahal den neurrian ertzik gabeak".
Epeak
Joan den udan: Gure Esku Dagoren herri batzordeen artean adostutako lehen 'Eskura' zirriborroa.
Irailaren 26: 'Eskura' prozesuaren aurkezpen publikoa.
Irailaren 26tik azaroaren 9ra arte: epe irekia herritar ororen ekarpenak jaso eta bozkatzeko.
Azaroaren 9tik 21era arte: ekarpen guztiak bildu eta behin betiko testua osatu.
Azaroaren 21: Ez ohiko Batzarra 'Eskura' behin betiko testua bizkatu.
Parte hartu
Parte hartu herrian... Jarri harremanetan zure inguruko GED batzordearekin. Zalantzarik izanez gero, idatziguzu eta lagunduko dizugu.
...edo sarean Edozein tokitan zaudela ere, parte hartu! Zure ekarpenak egin, besteenak bozkatu eta eztabaidaren emaitzak zuzenean ikusi.