[Hizpidea] Gure Esku Dago dinamikak Prest bide orria aurkeztu du
Herritar dinamikak 2019ra arteko bide orria aurkeztu du, Iruñean. Urte hauetan Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen eta ariketaren eztabaida publikoa zabaltzea nahi du. Datozen urteetako bidea lau ildotan ardaztu nahi duela jakinarazi du: galdeketetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko itunean, herri mobilizazioan eta elkarlanean. Galdeketak dagoeneko hasi dira herri txikietan eta helburua hiriburuetara heltzea izango da. Bestetik ekainaren 10 ekitaldi nagusia egingo dute Bilbon, bertan herri ekimena aurkeztuko dute.