Deustuko herritarrak erabakitzeko 'PREST'

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago DEUSTU 2017ko mai. 16a, 17:45

Beasainen egin dute lehen mosaikoa. Laster herri gehiagotan ikusiko dugu galdera ikurra.
Hurrengo ekainaren 10ean, milaka lagun Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko mosaiko erraldoia osatuko dugu Bilbon. Ekimen horretan, Gure Esku Dagok, eskubide horren aldeko Itun herritarra-ren oinarriak publiko egingo ditu. 

Bi aste lehenago, Deusturekin lotura dugun herritar talde zabal eta anitz batek, mannequin challenge bideo txiki baten bitartez, Deustuko herritarrak erabakitzeko 'PREST' gaudela adierazi nahi du. 
 
Gure Esku Dagok bideo txiki honetan parte har dezazun, maiatzaren 26an Done Petri enparantzara hurbiltzea eskatzen dizu, 19:00etan. 
 
Gure Esku Dagok eskaera hau aintzat hartzea zintzoki eskertzen dizu eta ekimen honetan parte hartzen animatzea espero du.   
 
 
GURE ESKU DAGO - DEUSTU