Olentzero eguna antolatzeko batzar irekia

Erabiltzailearen aurpegia Gure Etxea auzo elkartea 2016ko aza. 28a, 13:24

Iaz bezala, ALDAPAN GORAK Olentzeroaren (abenduak 24) antolakuntzan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, horretarako datorren azaroaren 30ean (asteazkena) arratsaldeko 19:30ean Matiko 6ko Auzogunean antolatu dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu.

Iazko eskemari ekarpenak egitea izango da bileraren helburua:

17:30ean, Traukoko Peatonalean: 
     •     Txokolatada
     •     GARBI eta GALTZAGORRIAK
     •     Ongi etorria Artxandatik astoarekin datozen Olentzero eta Mari Domingiri 
     •     Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte
     •     Kantatu eta dantzatu
     •     18:30ean kalejiran atera
18:45ean, Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan:
     •     Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte
     •     Kantatu eta dantzatu
     •     19:15ean kalejiran atera
19:30ean, Moraza plazan:
     •     Gaztaina dastaketa 
     •     Olentzero eta Mari Domingik  azken gutunak jasoko dituzte
     •     Kantatu eta dantzatu
     •     20:00etan Olentzero eta Mari Domingik agur esango digute hurrengo urte arte

Etor zaitezte baserritarrez jantzita!

ANTOLATZAILEAK: Aldapan Gora Kultur Koordinakundea, S. D Moraza, Auzoa Berritzen Merkatari Elkartea, Aletu Emakumeen Elkartea, Gure Etxea Auzo Elkartea, Uribarri Konpartsa, Gozaldi Eskaut Taldea, Tanttaka Euskara Taldea, Uribarritarrak, Gazte Konpartsa, Gailurra Mendi Taldea, Ekintza Dantza Taldea, Galtzagorri eta Tiboli eta Uribarri eskola eta Artxandape ikastolakako Guraso Elkarteak