2017ko plana, aurreko urteetan bezala, lanean jarraitzea

Erabiltzailearen aurpegia Gure Etxea auzo elkartea 2017ko urt. 17a, 12:37

Urte berriarekin berriro ere kontaktuan jartzen gara aurreko urtearen errepasoa egiteko, elkartearen 50. urteurrena eta 2017ko erronkak zeintzuk diren adierazteko.

2016a urte bizia izan da urteko auzokideen eskaerak erantzuteagatik eta, baita GURE ETXEAren 50. urteurrena ospatzeko 3 ekitaldiak suposatu zuten lanagaitik. Zorionez proba gainditu genuen.

Martxan jarritako eskakizun guztien artean, batzuk gauzatzen hasi dira: Uzturre plaza birmoldatzen hasiko da, atzerapenarekin baina Eskoletako Kanpa ere, metroko 3. Linea aurrera doa eta honekin batera Zumaia plazaren birmoldaketa (ez zaigu asko gustatzen eta jarraituko dugu eraldatzearen beharra errepikatzen, Panera jolas  parkearen estalpea ere egutegian dago, eta horrela guztiak aurrera doaz, eta aurrerapena da guretzat bereziki lortu izana Bizkaiko Batzar Nagusiak jada Enekuri-Santo Domingo errepidean ekiteko proiektua izatea, espaloia eta hiru biribilgunerekin.

Beste alde batetik, GURE ETXEA elkartearen 50. urteurrena dela eta, martxoan Kastañosko auzo etxean izan ziren ekitaldiak, Bilboko Itsasadarratik egindako bidaia eta urrian egindako gure auzoaren historiaren inguruko ibilbidea elkarteak egindako lanaren garrantzia ezagutarazten lagundu gaitu.

2017 urte honetako plana aurreko urteetan bezala lanean jarraitzea da, auzokideak aholkua ematetik, asteazkenero Trauko 27 entreplantan dagoen lokalean, kaleko lanean jarraitzera, auzokieen arazoak entzuteko eta Udaletxean eta Barrutiko Kontseiluan hainbat arlotan euren ahotsa izateko: garraiobidea, eskuragarritasuna, bizitza kalitatea, etxebizitza, auzokideen parte-hartzea bultzatzea...

GURE ETXEA, auzokideen parte-hartzea barik ez luke auzokideen interesak defendatzeko indarra izango, eta hori dela eta berriro ere zuel laguntza eskatzen dugu: proposamenekin, iradokizunekin, informazioekin, bazkide egitearekin eta erakundearen lokalaren gastuekin lagunduz, urteko kuotaren ekarpenarekin.

12 euro diru-sarrera erregularrak dituztenentzat.

6 euro gazte, langabezian dauden edo sarrera gutxiko pentsiodunentzat.

Kuotaren ordainketa egin ahal izango da Elkartearen kontuan, BBKn, 2095000078/2000084400 edo lokalean asteazkenetan arratsaldeko 7.30tatik  aurrera.

Oraingoan jaso ahal izango duzu Elkartearen 50 urteen historiaren liburua zure kuota ordainduz eta 2€ gehiago jarriz.

Auzo Elkarte honek auzoaren gehiengoarekin komunikatzea nahi du, hori dela eta informazioa korreo eketronikoaren bitartez bidaltzen dugu. Oraindik ez baduzu zure korreo helbidea eman edo zure auzokideren batena, helbide honetara korreo bat bidaliz egin dezakezu: gureetxea.auzoelkartea@gmail.com

GURE ETXEAren agurra jaso ezazu.

2017ko urtarrila