Konpartsakideok, aurrekoan izan genuen bilera aprobetxatuz, Euskal Herrian Euskaraz-ek martxan duen “Udalak eta biok euskaraz” dinamikari geure atxikimendua erakutsi nahi izan diogu. EHEren dinamikaren helburua euskaldunok Udalarekin dugun harremana euskarazkoa izateko eskaerak batzea da. Udalarekin dugun harremana esaten dugunean, Udalaren esku dauden leku guztietan (liburutegia, udaltegia, polikiroldegia,…) jasotzen dugun arreta euskarazkoa izatea adierazi nahi dugu, […]
Osorik irakurri