Historia liburuetan musturra sartuz gero, goikoa bezalako grabatu zaharrak aurkituko ditugu eta alboan Bilbok hamaika 'inundación' edo 'aguaducho' jasan zituela irakurriko dugu. Gutxitan agertuko zaigu begien aurrean bilbotarrek eta albo-herrietako bizilagunek gehien erabiltzen zuten berba: uriola. Bada, orain datorrena ez da 'inundación' edo 'aguaducho', uriola baizik, uriola.info. Guk, txoko honetatik, bitakora baten laguntzaz, gure herriotako iraganera bidaiatzeko proposamenak egingo dizkizuegu, euskaraz gertatu zen iraganera, gaurko euskaratik, etorkizun euskalduna gogoan eta ametsean. Uriola dator!