Areto bete jenderen aurrean aurkeztu du Agirreazkuenagak bere liburu berria
2017-02-16 07:51 Kultura-aisialdia
Jende asko batu zen atzo Bilboko Poza kaleko Elkar aretoan Joseba Agirreazkuenaga katedratikoaren liburu berriaren aurkezpenean.
De los vascos sin historia a los vascos con historia dakar izenburu (Txertoa argitaletxea, 2017) eta bertan euskaldunok gure historiako protagonista egin gaituzten historia lanak bildu ditu. Aurkezle lanetan Pruden Gartzia Euskaltzaindiako liburutegiko zuzendaria aritu zen.